Irailaren 7an, larunbatean, 'Haizea eta 47ak herrian' elkartasun besta eginen dute Arantzan. Ilunbarretik mugimendua sumatuko da herrian. Dantzak, musika, bertsoak... izanen dituzte. 19:00etako kalejiraren ondotik, 20:00etan ekitaldia eginen dute. 21:00etan herri-afarian bilduko dira. Txartelak irailaren 3a arte, asteartea, salduko dira Arantzako ostatuetan eta Lesakako Arranon. Helduek 20 euro eta haurrek 10 ordaindu beharko dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.