Mendi martxa bazkariarekin borobilduko dute. Arranon bilduko dira. Bazkarira joan nahi dutenek abuztuaren 29ra arte eman dezakete izena, bertara joanez eta menua 10 euro ordaindu beharko dute.
Ernaik antolatuta, heldu den larunbatean, abuztuaren 31n, presoen aldeko bigarren mendi martxa eginen dute Lesakan. 09:30ean, Plaza Zaharretik abiatuta, Unanura joanen dira. Ailegatzen direnean, ekitaldia izanen dute. Bien bitartean, Sastrinen geldialdia eginen dute 'Euskal presoak etxera!' lelopean argazkia ateratzeko.
Mendi martxa bazkariarekin borobilduko dute. Arranon bilduko dira. Bazkarira joan nahi dutenek abuztuaren 29ra arte eman dezakete izena, bertara joanez eta menua 10 euro ordaindu beharko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.