Agerrako bestetako herri krosa larunbatean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 23a, 15:00
Ttikienak 18:00etan abiatuko dira irteera puntutik eta 18:30ean izanen da helduen txanda.

Berako Agerra auzoko besten baitan, lasterkariek urteroko hitzordua izanen dute. Abuztuaren 24an, larunbatarekin, eginen dute Luis Mari Apeztegiaren omenez egiten den herri krosa. 38. edizioa izanen da aurtengoa.

Proba 18:00etan hasiko da haurren lasterketekin. Txikienek 150 metroko distantzian parte hartuko dute, aurrebenjaminek 300 metrotan, benjaminek 400 metro osatu beharko dituzte, alebinek 800 metro eta infantilek 1.200 metro.

18.30ean helduen txanda izanen da, bertan, junior, senior eta beteranoen mailako lasterkariek parte hartuko dute. Junior mailako gizon eta emakumeek bi bira eman beharko dizkiote auzoko zirkuitoari, 2.900 metro osatuz. Senior eta beteranoek, berriz, lau itzuli eman beharko dituzte, 5.800 metro osatzeko. Izen-emateak, egunean bertan egin ahal izanen dira irteeran. Proba bukatutakoan sari-banaketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun