Guardia Zibilek Etxalarren galduta zebilen emakume bat aurkitu eta atxilotu egin dute

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 20a, 14:54
33 urteko emakumezkoa atxilotu dute. Argazkia: utzitakoa.

Emakumezkoa atxilotu egin dute Cadizko epaitegi batek hala eskatua zuelako

Diario de Noticiasek adierazi duenez, Etxalarretik gertu galduta zebilen emakumezko bat aurkitu dute Guardia Zibilek. Emakumearen identitatea baieztatzeko momentuan atxilotu egin dute, Chiclana de la Fronterako (Cadiz) epaitegiak hala eskatua baitzuen. 

Adierazi dutenez, astelehen arratsaldean, 17:00etan, abiatu zituzten 33 urteko emakumezkoa aurkitzeko bilaketa lanak. Haren lagun batek adierazi zuen kezka eta 20:10 aldera egoera onean aurkitu zuten gaztea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun