Zubiriak Saralegi eta Otxuneren aurkako apustua jokatuko du larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 20a, 16:00
Apustua iragartzeko kartela egin dute. Zubiria erdian, Otxune eta Saralegi alde banatan dituela.

Heldu den larunbatean, abuztuaren 24an, apustu jokatuko dute Lesakan. Saralegik eta Otxunek, bikotea osatuta, Zubiriaren aurka lasterketa eginen dute. Guztira 25 kilometroko eta 1.250 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea osatu beharko dute. Bikoteak lasterka (erreleboka) eta Zubiriak behor gainean eginen dute buelta. 09:00etan zehaztu dute hitzordua eta Haizegua ostatutik abiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun