Bortzirietako Mendi Erronka egin dute lau beratarrek

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 20a, 12:00

Asteburuan lau beratarrek mendi itzuli bat egin zuten Bortzirietan barrena. Itzuliari Bortzirietako Mendi Erronka izena jarri zioten eta orain urte batzuk Xabino Korta, Loro Pikabea eta Xabier Zubietak egindakoaren antzekoa izan zen.

Lizunaga izan zuten abiapuntu eta Larun, Ibardin, Manttale, Endarlatsa, Erlaitz, Aiako Harriak, Aritxulegi, Bianditz, Pagolleta, Izu, Ekaitza, Mendieder, Igantziko Bentak, Azkua, Etxalar eta Lizarietan barrena Lizuniagan akitu zuten buelta.

Larunbat arratsaldean, 16:20ean, abiatu ziren eta guztira 80,52 kilometro eta 3.600 metroko desnibela duen ibilbidea osatu zuen Ibai Iturriak. Irantzu Etxebeste, Andoni Lasaga eta Asier Irazoki Igantziko Bentataraino joan ziren (57,4 km). Guztira 23 orduko buelta osatu zuten (21 ordu mugimenduan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun