Giro ederrean joan dira Arantzako bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 20a, 10:00

Lau egunez besta giroa izan da nagusi aurten ere Arantzan. Mari Jose Larraioz hogei urtez baino gehiagoz Arantzako eta Igantziko idazkari izan denak asteazken eguerdian bota zuen txupinazoarekin lehertu zen besta eta handik aitzinera plaza ingurua beteta ikusi zen larunbatera bitarte. Musika, dantzak, otorduak, jokoak, kirol hitzorduak... Denetarik izan da eta bertze behin, haur, gazte eta helduek izan dute gozatzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun