Plaza Dantzan aritzen diren herritarrek bota dute Etxalarko bestetako altxaferoa

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 15a, 11:08

Abuztuaren 14an, arratsaldeko zortziak pasatu eta berehala, lehertu da Etxalarko bestei hasiera eman dien altxaferoa. Aurtengoan Plaza Dantzan aritzen diren herritarrek izan dira Herriko Etxearen balkoira altxatu eta igande iluntzeraino iraunen duten bestei hasiera eman diotenak.


Horrelako iniziatibek “herri osoaren errekonozimendua merezi dutela” pentsatu du udalbatzak, “balore positiboak indartzen dituztelako eta gure kultura eta nortasuna jendartean errotzeko lagungarri direlako”. Eta horrexegatik, Etxalarko udalbatzaren aldetik esker ona erakutsi eta “orain arte bezala segitzeko animatuz” bestetako lehen altxaferoa Plaza Dantzan taldeko emakume eta gizonak botatzea erabakia zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun