Lehen aldiz mendi duatloia antolatu dute Igantzin irailaren 1erako

Ttipi-Ttapa 2019ko abuztuaren 16a

Bizikleta ez ezik, lasterka ere ibili beharko dute aurten Igantziko proban.

28 urtez segidan mendi bizikleta ibilaldia antolatu ondotik, aurten proba berria prestatuko du Biltoki elkarteak 

28 urtez segidan mendi-bizikleta ibilaldia antolatu ondotik, aurten mendi duatloia antolatzea erabaki du Igantziko Biltoki Elkarteko juntak. Irailaren 1eko goizean izanen da konpetizioa, bina laguneko taldetan, lasterka eta mendi-bizikletaz. 

Bi modalitateek herriaren inguruan izanen dituzte ibilbideak, jendeak bertatik sobera mugitu gabe ikusi ahal izateko. Hasteko, 6 kilometroko ibilbidea eginen dute lasterkariek. Segidan txirrindulariek hartuko diete txanda, 9 kilometroko ibilbideari bi itzuli emateko eta 3 kilometroko lasterkaldiarekin akabatuko dute proba. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun