Nafarroako 2. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa Arantzan jokatuko dute abuztuaren 17an

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 15a, 10:00
Nafarroako bigarren mailako finalistak zein izanen diren erabakiko da larunbatean Arantzan.

Finalerako bortz txartelen bila ariko dira hamar aizkolari larunbatean 18:30ean Pilotalekuan 

Abuztuaren 17an jokatuko da Arantzako pilotalekuan Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa, larunbatean 18:30ean.Hamar aizkolari ariko dira lehian, finalerako bortz txartelen bila. Horietatik aunitz eskualdekoak dira, baina Donato Larretxea eta Mieltxo Mindegia ez dira ariko.

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat.

Hamar partehartzaileen artean eskualdeko sei izanen dira, Beintza-Labaiengo lau eta Zubietako bi: Goizeder Belza (Etxarri Aranatz), Jesus Etxeberria (Beintza Labaien), Jon Telletxea (Beintza Labaien), Mikel Indakotxea (Zubieta), Miguel Angel Etxeberria (Beintza Labaien), Xuban Kañamares (Arostegi), Patxi Mindegia (Zubieta), Emilio Garcia (Segovia), Jacinto Etxekonanea (Beintza Labaien) eta Iker Gorriti (Uharte Arakil).

Donato Larretxea eta Mieltxo Mindegiak txapelketan ez aritzea erabaki dute. Kanporaketan sailkaturiko lehen bost aizkolariek finalerako txartela lortuko dute. Finala noiz eta non jokatuko den zehaztu gabe dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun