Etxalarko Usategien enkantea eginen dute irailaren 7an

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 14a, 20:00
Joan den urteko enkantea, Etxalarko udaletxean.

Eguerdiko 12:00etan izanen da Herriko Etxean eta 21 ehiza-postuen hasierako prezioa 34.940 eurokoa da

Etxalarko udalak enkante irekia eginen du aurtengo ehizaldirako Iarmendiko barrutian dauden usategiak errentan jartzeko. Enkantea Herriko Etxean eginen da irailaren 7an, larunbat eguerdiko 12:00etan ahozko eskaintzen bidez. 21 ehiza postuen hasierako prezioa 34.940 eurokoa da.

Esleitutako aprobetxamenduaren iraupena hauxe izanen da: behin betiko esleipenaren egunean hasiko da eta 2019ko abenduaren 10ean bukatuko da (egun horretatik aurrera postuak desmuntatu ahalko dira).

Baldintzak udal idazkaritzan daude interesaturik daudenen eskura, baita udalaren webgunean ere (www.etxalar.eus).

 

2019. URTEKO EHIZA POSTUEN ENKANTEA. TARIFAK.

1. postua              940,00€

2. postua              940,00€

3. postua              2.255,00€

4. postua              1.755,00€

5. postua              2.255,00€

6. postua             1.755,00€

7. postua             2.255,00€

8. postua             3.335,00€

9. postua             2.275,00€

10. postua           2.275,00€

11. postua           3.335,00€

12. postua           1.690,00€

13. postua           1.485,00€

14. postua           940,00€

15. postua           940,00€

16. postua           730,00€

17. postua           730,00€

18. postua           730,00€

19. postua           940,00€

20. postua           1.690,00€

21. postua           1.690,00€

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun