Nafarroako Gizonezkoen Lokotx Biltze Txapelketa abuztuaren 15ean jokatuko dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 13a, 19:00
2017an txapeldun izan zen Unai Iantzi aniztarra izanen da eskualdeko kirolari bakarra Etxalarren.

Ortzegunean 18:00etan pilotalekuan Unai Iantzi aniztarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra

Abuztuaren 15ean jokatuko da Etxalarreko Pilotalekuan Nafarroako gizonezkoen lokotx biltze txapelketa, ortzegunean 18:00etan. Parte hartzaileen artean, Anizko Unai Iantzi izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Urtetan txapeldun izandako Fernando Etxegarai beratarra ez da ariko.

Unai Iantzi (Aniz), Aitor Blanco (Txantrea), Imanol Kañamares (Arostegi), Gaizka Arbizu (Berriozar) eta Iñaki Cestau (Iruñea) ariko dira. Egin beharreko lana: 50 lokotx bildu 1,25 metrotara jarriak bi lerrotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun