3x3 Futbol plaza txapelketa antolatu du Osasuna Fundazioak Lesakan abuztuaren 14an

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 9a, 20:00
Azken urteetan ere antolatu du Osasuna Fundazioak futbol plaza txapelketa Lesakan.

Asteazken arratsaldeko 5etatik aitzinera Plaza Zaharrean, 8 eta 12 urte arteko neska-mutikoei zuzendua 

Osasuna Fundazioak antolatuta 3x3 plaza-futbol txapelketa jokatuko da abuztuaren 14an Lesakako Plaza Zaharrean. Heldu den asteazkenean 17:00etan hasiko da txapelketa eta euria eginen balu frontoian.

Partehartzaileek hiru kategorietan parte har dezakete: lehen kategoria mistoan, 2011. 2010 eta 2009an jaiotakoak (8-9-10 urte); bigarren kategoria mistoan 2008 eta 2007an jaiotakoak (11-12 urte) eta nesken kategorian, 2009, 2008 eta 2007an jaiotakoak (10-11-12 urtekoak). Penalti txapelketa ere jokatuko dute. Txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago agertu behar da eta sari ederrak izanen dira. Irabazleek, irailaren 1ean Iruñean jokatuko diren finaletan parte hartzeko eskubidea izanen dute.

Abuztuaren 30ean Elizondon ere jokatuko da 3x3 Futbol plaza txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun