Led Silhouette dantza-konpainiaren ‘Cóncavo-Convexo’ lana ikusgai izanen da abuztuaren 11n Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 9a, 14:00
Martxel Rodriguez lesakarra eta Jon Lopez madrildarra, bertze emanaldia batean.

Igandean 18:00etan hasita Harriondoa Kultur Etxean

Martxel Rodriguez Etxabide dantzari lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak gidatzen duten Led Silhouette dantza-konpainiak ‘Cóncavo-convexo’ izeneko proiektua garatzen ari dira asteotan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, arte eszenikoak sustatzeko DNA Creación 2019 programak eskaintzen dituen erresidentzien barrenean. Egitasmoa burutzeko, abuztuaren 11n, igandean 18:00etan eskainiko dute Cóncavo-Convexo emanaldia. Martxel Rodriguezek eta Jon Lopezek sortu, zuzendu eta dantzatuko duten lana da, Gaizka Sarasola lesakarraren musika eta dramaturgiarekin. Iñaki Cobosek diseinatu eta egin ditu jantziak.

Cóncavo-convexo gorputzaren eskultura ikuspegitik eta gorputzaren eta espazioaren eta horren faltaren arteko harremanaren erlaziotik sortzen da. DNA 2018 jaialdian edo Madrilgo Cuarta Pared aretoan aurkeztutako Errata natural aurreko proiektuaren lana jarraitzen du. Konpainiak hori berriro planteatu, zabaldu eta elikatu nahi du, aurreko erakusketa garai hartan ikusleen aldetik jaso zituzten erantzunen eta erreakzioen bitartez. Cóncavo-convexok mugimendua modu mekanizatuan eta baita zientifikoan ere, planteatzen du, isiltasun, toki negatibo, bakar eta huts gunean sartuz. Huts horretan berresten du gizakiak ere izaera. Arkitektura, eskultura, pintura, dantza… espazioaren mende daude modu espezifikoan, bakoitza bere medioen arabera. Espazioan badago Cóncavo-convexok azpimarratu nahi duen eginkizun berezia: zirrara estetikoaren sorkuntza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun