Bera Kantari atera da bestetako hondar egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 7a, 09:00

Musika doinuak goizero izan dituzte Berako auzoetan bestetan. Hondar egunean, Bera Kantari taldea atera zen. Garaitarreta auzoan hedatu zituzten beraien kantuak, akordeoiaren eta bibolinaren musika lagun zutela. Argazkiak Miranda baserrian ateriak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun