Lesakako II. Slalom auto lasterketa eginen dute abuztuaren 10ean Alkaiagako industrialdean

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 7a, 18:00
Nafarroako Open Slalom txapelketarako puntuagarria denez, ibilgailu aunitz espero dituzte larunbatean Alkaiaga industrialdean.

Larunbatean 16:00etan eginen dituzte entrenamenduak eta 17:00etan manga ofiziala

Ziharka Sport eskuderiak antolatuta, Lesakako II. Slalom auto lasterketa eginen dute abuztuaren 10ean, larunbatean Alkaiaga industrialdean. Nafarroako Open Slalom txapelketarako puntuagarria izanen da.

Alkaiagako industrialdean 13:30ean hasiko dira lehen egiaztapenak, 16:00etan entrenamenduak eta 17:00etan txapelketa ofiziala. Sari banaketa 20:30 aldera eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun