Zirkuitz txarangako kideak berriz ere bildu dira Berako bestetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 6a, 14:30
Zizkuitz txarangako kideak, Berako bestetako ohiko topetan.

Duela 30 bat urte sortu eta urte batzuk hango eta hemengo bestak alaitzen aritu zen Berako eta Lesakako musikariek osatzen duten Zizkuitz txaranga, XX. mende bukaeran. Txaranga desagertu zen eta batzuk musikarekin nola edo hala lotuta segitzen dute eta bertze batzuk ez hainbertze. Halere, 2011 urtetik hasi eta urtero-urtero elkartzen dira Berako bestetako azkenaurreko egunean, elkarrekin bazkaldu, solas egin eta, nola ez, nahikoak elkartzen direnen musika doinuak han eta hemen hedatzeko. Aurten ere ez dute hutsik egin. Santa Zezilia egunean ere elkartzen dira, urte batean Beran eta bertzean Lesakan, kasu honetan familia osoarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun