Migattuak plazan dabiltza aurten Berako bestetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 6a, 12:00

Urte batean bai, bertzean ez ibiltzen dira azken urteetan migattuak Berako bestetan. Su-artifizialekin txandaka egiten dute urtero. Aurten migattuen txanda da eta astelehen arratsaldean atera ziren lehen aldiz Herriko Etxeko Plazara. Animalien aitzinean ibiltzen direnak gustura aritu ziren eta jendetza bildu zen plaza inguruan beraien joan-etorriak ikustera. Gaur izanen dute aukera berri bat, 18:30ean. Bestak azken txanpan sartuak dira eta azken eguna dute gaur.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun