Elkartasun bazkaria eginen du Lesakako San Fermin erretiratu elkarteak abuztuaren 18an

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 6a, 18:00
San Fermin jubilatu elkartearen egoitzan eginen dute bazkaria.

Txartelak hilaren 12ra arte eskura daitezke jubilatuen egoitzan 

Lesakako San Fermin jubilatu eta pentsionisten elkarteak elkartasun bazkaria antolatu du abuztuaren 18an (14:00). Bazkarirako txartelak egoitzan eskura daitezke abuztuaren 12ra bitarte, 26 euroren truke. 

Menuari dagokionez, tomate entsalada, patatak errioxar erara, saiheski errea eta letxuga entsalada eta sagar tartea izanen dute, ura, ardoa, kava, kafea eta likoreekin bustia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun