San Esteban eguneko arratsaldean ere dantzatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 5a, 13:00

Goizeko dantzen ondotik, arratsaldeko Aurreskuaren txanda izan zen Beran, San Esteban Egunean. Dantzariak, aurten mutil kapitain baten etxean, Iosu Iparragirreren etxean berendua hartu eta joan ziren plazara. Aurreskuan, Josu Iparragirre eta Saioa Irazu izan ziren aitzinesku eta Paula Artieda eta Unai Etxegarai atzesku.

Aitzinesku eta atzeskuekin batera, Ioritz Arburua eta Saioa Ugalde, Ieray Taberna eta Saioa Zelaieta, Xiker Lizardi eta Arantxa Sese, Oier Larretxea eta Ane Fagoaga, Ruben Pedrosa eta Onintza Zapiain, Jokin Pinatxo eta Irati Fagoaga, Mikel Esnaola eta Iraia Gillenea eta Joseba Bergara eta Oihana Berasategi aritu ziren arratsaldeko dantzetan. Iosu Iparagirrek eta Paula Artiedak dantzatu zuten lehen Aurreskua.

Afarian ere aldaketa izan zen, izan ere, beti neskaren etxera joan izan dira mutilak afaltzera eta trukean postrea neskaren izenarekin eramaten zuten, baina aurten mutilen etxeetara joan dira neskak, hauek tarta eraman dutelarik postre gisa. 

Hau guztia urtero aldatuko da. Beraz hurrengo urtean berriz ere nesken etxetan eginen dute, bai berendua eta bai afaria.

Dantza saioaren ondotik, Berako Musika bandak ere bere emanaldia eskaini zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun