Danborradak bestetako azken txanpari bidea eman dio Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 5a, 08:30

88 danbor-jolek parte hartu zuten besten hirugarren eguneko ekitaldi nagusian 

Berako bestetako danborrada sendotzen ari da. Duela lau urte lehenbiziko proba egin zuten Herriko Etxeko plazan, danborrada berreskuratzeak etorkizunik izan zezakeen ikusteko. 2016an, Totono Errandoneak aginte-makila eman zion Joseba Lasarteri eta kalejiran ibili zen 48 danbor-jole. 2017an 61 izan ziren eta iaz 90. Aurten kopuru berdintsua izan da, baina berriz ere umorea eta danbor-soinua hedatu dute Berako karriketan, Herriko Etxeko plazatik hasi eta Altzatera bitarte.

Besten hirugarren egunak bertzelakorik ere izan zen. Izan ere, Gure Txokoak 32. aldiz antolatutako igeriketa txapelketa egiterik ez zen izan, igerilekuan zenbait hondamendi egin zituztelako larunbat arratsean eta urean kakak ere agertu ziren. Penagarria eta nazkagarria da bakarren batzuk besta egiteko duten modua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun