Kalejira berezi eta hunkigarria egin du Berako txistulari taldeak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 3a, 10:30

Xanteneberea etxean ‘Berako Alkate Soinua’ jo dute Josu Goia zenaren omenez

Aurten lehenengoz sumatuko dugu Josu Goiaren falta Berako bestetan. Hori dela eta, txistulari taldeak sanestebanetan jotzen dituen Berako Zortzikoa eta Berako Alkate Soinua berari eskaini zizkion San Esteban bezperan egin ohi duten kalejiran. Talde handia bildu zen Josu Goia gogoratzeko, lehengo, oraingo eta etorkizuneko txistulariak. Berako Zortzikoa bere omenez jo zuten, Xanteneberea (Ekitatiba) bere etxe aitzinean geldituta, Berako Alkate soinua eskaini zioten. Josu Goiaren senideek hunkituta eskertu zuten txistulari taldearen oroigarria eta argazkia ere atera zuten elkarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun