Moxolo kuadrillak irabazi du Berako bestetako bideo lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 2a, 14:49

Bestak indartsu hasteko, aurten lehendabizikoz gosari-herrikoia egin dute Beran. Guztira 13 kuadrilla inguru bildu dira. Arraultzak eta zingarrak platerean ez ezik, bideoan ere bildu dituzte. Izan ere, horixe izan da berrikuntza izan den kuadrilla arteko bideo lehiaketaren gaia. Moxolo kuadrillaren bideoa izan da aukeratua, eta gosaria jaso dute saritzat. Gatzik eta piperrik ez dute falta izan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun