Dantza jaialdi gustagarria Beran besta bezperan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 2a, 12:15

Bestak lehertu aitzinetik hainbat ekitaldi izan dituzte Beran. Bezperan txinpartak gori-gori izan zituzten. San Jose zahar etxeko familia bazkariaren ondotik, iluntzean, dantzarien emanaldia izan zuten. Eztegara pilotalekua lepo bete zen eta dantzariek txaloak jaso zituzten eskainitako emanaldiaren ordain gisa. Ez ziren, ordea, dantzariak bakarriz izan hankak mugiarazi zituztenak. Izan ere, 22:15ean Gau Krosaren VI. edizioa ospatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun