Berako bestetan Bestabusa izanen da ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 31a, 18:00

Joan-etorriko prezioa 5 eurokoa izanen da 

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatuta Berako San Esteban bestetan ere bestabusa ibiliko da abuztuaren 2an eta 3an, ortziralean eta larunbatean. Joan-etorriko prezioa 5 eurokoa izanen da.

Autobus bat Arantzako aparkalekutik 20:45 eta 23:00etan abiatuko da,
Igantziko Bi-Bideko bidegurutzean 21:00etan eta 23:15ean pasatuko da eta Berako Euskaldunara 21:15ean eta 23:30ean ailegatuko da. 

Etxalarko Landaburutik abiatuko da bertze autobusa 21:30ean eta 23:45ean, Lesakako suhiltzaileen aparkalekutik 21:45ean eta 00:00etan pasatuko da eta
Berako Euskaldunako bidegurutzera 22:00etan eta 00:15ean ailegatuko da.

Itzultzeko ere Berako Euskaldunan hartuko dira autobusak.

Lesakara 03:30, 05:30, eta 07:15ean abiatuko da.


Etxalar, Igantzi eta Arantzara: 04:00etan eta 06:00etan hartuko da Euskaldunan eta Etxalar eta Igantzitik pasatuz, Arantzara ailegatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun