Lesakako bi taldeak nagusitu dira Berako III. Futbol-7 txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 30a, 06:30

Hamaika taldek jokatu dute txapelketa igande arratsaldean Matzadan eta finalean Asier Tailerra-Six Pack taldeak 2-0 irabazi dio Asier Tailerra-Azken Golpia taldeari 

Joan den urtean bezala, hamaika taldek parte hartu dute uztailaren 28an Gure Txokoa elkarteak hirugarren urtez antolatutako Berako futbol-7 txapelketan: Berako 7, Doneztebeko 2 eta Lesakako bertze 2. Finalera Lesakako bi taldeak ailegatu ziren eta Asier Tailerra-Six Pack nagusitu da. Lehendabiziko aldiz bi neskek parte hartu dute, Eztakit taldean. Denera, 120 jokalari aritu dira, kiroltasun handiz.

Multzoen fasea:

A multzoa

  • Asier Tailerra-Azken Golpia,  9 Punto
  • Eztakit (txapelduna 2018), 4 punto
  • F.C. Altzate, 3 punto
  • Patxiren mutilak-Anbrunak (Azpitxapelduna 2017), 1 punto

B multzoa

  • Doneztebe F.T., 7 punto
  • Dream Team, 6 punto 
  • Cabezones, 4 punto
  • Soldados de Manex, 0 punto

C multzoa

  • Asier Tailerra-Sixpack (txapelduna 2017 et azpitxapelduna 2018), 6 punto
  • Borussia Veteranos, 3 punto
  • Baguette F.C., 0 punto

Lehendabiziko fase honetan zuzenean final laurdenetara pasatutako taldeak: Asier Tailerra-Azken Golpia, Doneztebe F.T., Eztakit, Dream Team eta Asier Tailerra-Six Pack.

Errepeskan Patxiren-Mutilak taldeak Cabezones taldea kanporatu zuen, Baguette F.C.-ek F.C. Altzate eta Borussia Veteranos-ek penaltietan Soldados de Manex-i gailendu zitzaion.

 

Final laurdenak:

  • Borussia Veteranos 1 - 1 Doneztebe F.T. (7  penalti jaurtiketen ondotik beratarrak nagusitu ziren)
  • Asier Tailerra-Six Pack 4-0 Patxiren Mutilak-Anbrunak
  • Eztakit 1-1 Dream Team (Dream Team talde doneztebarrak joan den urteko txapelduna kanporatu zuen Purinak jaurtitako azken penaltiari esker)
  • Asier Tailerra-Azken Golpia 6-0 Baguette F.C. (aukerarik gabe Gure Txokoako kadeteentzat)

Finalerdiak: 

  • Asier Tailerra-Six Pack 5-0 Borussia Veteranos
  • Asier Tailerra-Azken Golpia 2 -0 Dream Team

Lehia esturik gabeko finalerdiak izan ziren, izan ere garaileak nagusi izan ziren hasieratik bi kasuetan. Jokalari gehiago zituztenez eta aitzineko partidetan izandako baloi-jabetzaren ondorioz ez zen nekea sumatu hauengan azken partidetan.

3-4 postua:

  • Dream Team 4 -1 Borussia Veteranos

Luze egin zitzaion partida Borussia Veteranos-i eta Dream Team-ek, jokalari gazteagoekin osatutako taldea, ederki baliatu zuen egoera.

Finala:

  • Asier Tailerra-Azken Golpia 0-2 Asier Tailerra-Six Pack

Final hagitz lehiatua izan zen 25 minutura jokatutako partida. Lesakatik etorritako bi taldeak ailegatu ziren finalera. 15. minutura arte baloi jabetza luzeak ikusi ziren batez ere Six Pack-en partetik eta ondotik bi minututan desorekatu zen finala. Urki Txoperena lesakarrak eta Unai Telletxea igantziarrak gol bana egin zituzten 2-0koa jarriz. Bukaera arte Azken Golpia saiatu zen eta bere aukerak izan zituen baina Six Pack eroso defenditu zuen eta kontraerasoan hirugarrena egiteko aukerak ere izan zituen.

 

Sariak:

1- Asier Tailerra-Six Pack

 Otordua Errekalden, kaxa bat ardo, 100 euro eta txapeldun garaikurra. 

2- Asier Tailerra-Azken Golpia

Xugan otordua, Martiko produktuen lote bana jokalarientzat, 50 euro eta azpitxapeldun garaikurra.

3- Dream Team

Zubiondon otordua, kaxa bat ardo, 50 euro eta hirugarren sailkatuaren garaikurra. 

4- Borussia Veteranos

50 euro, kaxa bat ardo eta Martiko produktuen bi lote.

Ikusle aunitz bildu ziren Matzadan igande arratsaldean txapelketa hasieratik eta futbol giro politaz gozatzeko aukera izan zen. Nabarmentzekoa talde guztiek erakutsi zuten kiroltasuna.  Eguraldiarekin zorte haundia izan zen. Izan ere igande goizerarte euria izan zen nagusi asteburuan. Igande arratsalderako berriz atertu egin zuen.

Jokalari zein ikusleek txapelketaren antolakuntzari bere esker ona adierazi zioten eta heldu den urtean berriz ere parte hartzeko asmoa agertu zuten. Beraz, Gure Txokoa Elkarteak 2020an ere Berako Futbol 7 Txapelketa laugarrenez antolatzerko asmoa du-

Gure Txokoak eskertu nahi ditu aurtengoan izandako babesleak, Xuga, Zubiondo, Errekalde, Errotazar, La Cloperie, Zela Kirolak, Errandonea Edariak, Labezar okindegia eta Egurgi eta beraien laguntzarekin txapelketa gauzatzea ahalbidetu duten boluntario guztiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun