Kirolez betetako asteburua izan dute Beran besta aitzinetik. Igande arratsaldean, herri-kirol jaialdia izan zuten. Harri altxatzea, aizkora mistoa, aizkora hiru metro eta erdiko altueran eta arpana mistoa izan zuten. Donato, Patxi eta Oier Larretxea, Jon Telletxea, Pello Telletxea, Xabier Ariztegi Santxin, Nerea Sorondo, Itxaso Onsalo, Amaia Garcia, Leire Astiasaran aritu ziren modalitate ezberdinetan Toki Ona kiroldegiko atarian. Ikusmina piztu zuen erakustaldiak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!