Berako 3x3 saskibaloi txapelketa umoretsua eta arrakastatsua izan da aurten ere

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 29a, 11:32

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Berako besten aitzinetik, Toki Ona Bortziriak saskibaloi taldeak 3x3 saskibaloi txapelketak antolatu ditu. Uztailaren 27an, larunbatean, herrikoia edo kuadrilla artekoa jokatu zuten eta uztailaren 28an, igandean, elite mailakoa. Larunbatean, euriarengatik, kiroldegian jokatu behar izan zuten kuadrilla artekoa eta umorea izan zen nagusi: kuadrillako blusarekin aritu ziren taldeak, mozorrotuak, santu eta guzti agertu zirenak (Sankanastasio)… Guttienekoa sailkapena izan zen. Igandean ere bertze zenbait hirukote aritu ziren elite mailakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun