Harriondoa Kultur Etxean ‘Cóncavo-convexo’ proiektuaren inguruko bigarren saioa igandeko tailer teoriko-praktikoa izanen da
Martxel Rodriguez Etxabide dantzari lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak gidatzen duten Led Silhouette dantza-konpainiak ‘Cóncavo-convexo’ izeneko proiektua garatzen ari da uztailaren 16tik abuztuaren 11ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, arte eszenikoak sustatzeko DNA Creación 2019 programak eskaitzen dituen erresidentzien barrenean. Lau asteburutan, publikoarentzat irekiak diren ekintzak egiten ari da konpainia. Bigarren asteburuan, uztailaren 28an (18:00), tailer teoriko-praktikoa eskainiko dute. Bertaratzen direnek, mugimenduaren oinarria, sormena eta dantza kultur-adierazpen nola bilakatu den ikertuko dute.