0-3 urteko Haur Hezkuntzako udal zentroa kudeatzeko zerbitzuaren kontratua urte batez luzatu du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 26a, 20:00
Berako Haur Eskola 2010ean.

2020ko abuztuaren 31 arte kudeatuko du Mukixu Jangarriak SL enpresak

0-3 urteko Haur Hezkuntzako udal zentroa kudeatzeko zerbitzu kontratua urte batez luzatzea erabaki du Berako udalak ahobatez, uztailaren 24an egindako batzarrean. Honela, Mukixu Jangarriak SL enpresarekin sinatutako zerbitzu kontratua 2020ko abuztuaren 31 arte luzatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun