Erriberako Futbol Eskolaren Campusaren bigarren txanda ere lanean ari da Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 24a, 20:00

Bigarren txandako jokalariak eta monitoreak, Mastegi futbol-zelaian.

Aste honetako txandan 9-10 urteko 62 mutiko ari dira

Erriberako Futbol Eskolak hogeita zazpigarren urtez antolatu duen Campusaren bigarren txanda egiten ari dira aste honetan, hemezortzigarren urtez segidan Lesakan. Bederatzi eta hamar urte arteko 62 mutiko ari dira uztailaren 21etik 27rako aste honetan.

Beti Gazteko hamahiru mutiko ere ari dira txanda honetan (Xuban Magaña Garcia igantziarra eta Oinatz Aiestaran Eizmendi, Oier Sanchez Elisalt, Oier Tapia Iturria, Oier Arruabarrena Irurzun, Beñat Aiestaran Berruet, Enaitz Bereau Irigoien, Adur Erkizia Arburua, Alain Etxepare Aiestaran, Ekaitz Irazoki Mendizabal, Aitor Mitxelena Sunsundegi, Kemen Mitxelena Zubieta eta Jon Semper Irastorza) baita aita lesakarra izan arren, Alemanian bizi den Unai Olaetxea Etxeberria. Monitoreen artean ere bada lesakar bat, Xabi Etxenike Iantzi. Beraiekin batera, Nafarroa osotik, eta Gipuzkoatik, Arabatik eta Soriatik ere etorritako jokalari bat bada. Harriondoan hartzen dute ostatu eta otorduak Matxinbeltzenean egiten dituzte.

Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, hondartzara edo mendira joanez, etab…  Igande eguerdian Harriondoan eginen dute itxiera ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun