Gaueko ibilbidea egiteko aukera izanen da aurten ere Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 24a, 13:00
Xanti Elizagoienekin batera eginen dituzte gaueko irteerak.

Bidean kontrabandoan ibiltzen zireneko istorioak kontatuko ditu larunbat arratsetan Xanti Elizagoienek

Uztaileko eta abuztuko larunbatetan, 21:00etan abiatzen da gaueko kontrabandisten ibilbidea Etxalarko plazatik. Hiru ordu inguruko iraupena izaten du eta 8 kilometro inguruko ibilbidea da. Guttienez lau lagun behar izaten dira ibilbidea egiteko eta pertsonako 8 euroko prezioa du. Linterna eta mendiko botak beharrezkoak dira. Ibilbidea egin nahi duenak egun bat lehenagotik antolatzailearekin harremanean jarri beharko du telefonoz deituta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun