Kirola izanen da protagonista Beran besten aitzineko asteburuan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 25a, 06:30

Berako XVI. Txirrindularitza Sarai igande goizeko 11:00etan abiatuko da.

4x4 autoak, 3x3 saskibaloi txapelketa, plater-tiroketa, herri-kirol jaialdia, futbol-7 txapelketa eta kadete mailako txirrindulari lasterketa izanen dituzte

Berako bestetako txupinazoa abuztuaren 2an botako dute, baina aitzineko asteburuan hasiko dira besta giroa sumatzen. Hori bai, kirolarekin lotutako ekitaldiak izanen dituzte larunbat eta igande honetan: motorra, saskibaloia, tiroa, txirrindularitza, futbol-7 eta herri-kirolak.

Uztailak 27, larunbata

15:00etan 4x4 autoen ikuskizuna Postan. 16:00etan 3x3 kuadrillen arteko saskibaloi txapelketa kiroldegi aitzinean. Izena emateko 15:00etatik aitzinera. Eguraldi txarra eginez gero Toki-Ona kiroldegian. 16:30ean plater-tiroketa minifoso modalitatean. Beratik eta kanpotik etorritako tiratzaileen txapelketa. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea.

 

Uztailak 28, igandea

11:00etan, Gure Txokoa elkarteak antolatutako Berako XVI.Saria txirrindularitza proba abiatuko da. Kadete mailako txirrindulariek 44 kilometro egin beharko dituzte. 16:00etan 3x3 Saskibaloi elite txapelketa kiroldegi aitzinean. Izena emateko 15:00etatik aitzinera. Eguraldi txarra eginez gero Toki-Ona kiroldegian. 19:00etan herri-kirol jaialdia kiroldegi aitzinean. Eguraldi txarra eginez gero, Eztegara pilotalekuan. Probak: harri altxatzea; aizkora (mistoa); aizkora altueran (3,50 m) eta arpana (mistoa).

 

Aipatzekoa da Gure Txokoak hirugarren aldiz futbol-7 txapelketa ere antolatu duela eta igandean jokatuko da Matzadan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun