2018an sortutako rock elektroniko estiloko taldea da Onki Xin. Zigor DZk eta Fer Apoak sortutako proiektua, eta gerora, Jonader Artola baterian eta Beñat Atorrasagasti kitarrarekin gehitu direnak.
Abuztuan gehiago
Kontzertuek ez dute etenik. Abuztuko lehendabiziko asteburuan atseden hartu ondotik, hilaren 9an segida izanen dute. Ortziralean Joseba Irazoki abeslari eta musikari beratarren erritmoak girotuko du Aterpea, 22:30etik aitzinera. Biharamunean Keu Agirretxearen gitarra doinuek ordezkatuko dute giroa. Larunbat ilunabarrean, 19:00etan, hasiko da emanaldia.
Bestetan ere ez dute hutsik eginen. Larunbatean, abuztuaren 17an, Makala DJ, konposatzaile eta musika ekoizle ezagunaren, musika beltzean eta dantzagarrian trebatuaren txanda izanen da (22:00etan). Abuztuaren 23an, ortziralean, Dingwash reggae band taldea (22:30) izanen da. Astebeteren buruan, hilaren 30ean, Puro Chile (22:30) ariko da; eta Zigor DZren emanaldiarekin abuztuaren 31n (22:30) akituko dituzte kontzertuak.