Banartako besta uztailaren 28an ospatuko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 24a, 07:30
Hor dun koxka taldeak girotoko du bazkalondoa igandean Linddurrenbordan.

Linddurrenborda sagardotegi inguruan bilduko dira Nabaz eta Katazpegiko auzotarrak 

Santiago bestak ospatuko dituzte Lesakako Nabaz eta Katazpegiko auzotarrek ere. Garai batean Banartako kaxkoan, bi auzoen mugan egiten zen ospakizuna Linddurrenborda sagardotegi ingurura eraman da azken urteetan. Igandean, txupinazoa, toka txapelketa eta bazkaria izanen dute sagardotegian, Bazkalondoan, Hor dun koxka musika-taldearen emanaldia eta auzoko bertsolariak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun