Aurten 24. urtez AEKko barnetegiak egiten ari dira Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 25a, 08:30

1995eko udaberrian egin zen lehenbiziko barnetegia Arantzako Aterpean eta geroztik, AEKko ikasle aunitz pasatu dira herritik. Aurtengo udako hilabeteotan ere hainbat bazterretatik etorritako ikasleak hurbildu dira eta hurbilduko dira Arantzara euskara ikastera. Argazkiak: AEK.

Uztail hasieran familia barnetegia egin zuten Arantzako Aterpean eta geroztik hamabortz eguneko euskalduntze barnetegiak egiten ari dira. Abuztuaren 19tik irailaren 1era, berriz, azterketa ofizialak prestatzeko barnetegia eginen dute.

Zugarramurdiko aterpean ere eskaintzen dituzte barnetegiak. Aldi honetan, abuztuaren 5etik 6ra familia barnetegia eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun