Ane Elzaurdiak, Adrian Gajatek eta Asier Garciak irabazi dute X. Alkaiaga Trail

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 22a, 13:00

Hamasei hirukoteren artean bizkorrenak izan ziren (51:30), uztailaren 20an egindako lasterketan 

Alkaiagako besten komiteak eta Manttale Mendi Lasterketa taldeak antolatuta X. Alkaiaga traila uztailaren 20an burutu da. Taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin behar izan ute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Ane Elzaurdia, Adrian Gajate eta Asier Garcia beratarrek osatutako hirukotea izan da bizkorrena (51:30).

Korrikalari batek lehenengo itzuli motza egin du, 2 kilometrotakoa eta 75 metroko desnibela daukana, bigarrengoak luzexeago bat 3 kilometrotakoa eta 105 metrotako desnibela daukana eta azkenak 4 kilometro eta 155 metroko desnibela daukan ibilbide bat. Irteera eta helmuga Alkaiagako gaineko aldean zegoen eta errelebista bakoitzak arto-buru bat eraman zuen lekuko gisara.

Helduek baino lehenago ttikiagoek ere egin dituzte beraien lasterketak.

  

X. ALKAIAGA TRAIL - SAILKAPENAK

1. Ane Elzaurdia-Adrián Gajate- Asier García, 51:30

2. Ainhoa Etxegarai-Andoni Garbisu-Agoitz Alzugarai, 53:36

3. Martxel Matxikote-Beñat Irazoki-Asier Apezetxea, 54:01

4. Jokin Irazoki-Iker García-Juan Luis Irazoki, 54:32

5. Oier Erkizia-Oihan Pérez-Julia, 54:41

6. Janire Etxegarai-U. Etxegarai-Urtzi Fagoaga, 54:46

7. A. Lukanbio-I-Lukanbio-M. Iparagirre, 56:01

8. Oihan Pikabea-Juanra Pikabea-Patxi Pikabea, 56:02

9. Ane Etxegarai-Ibai Iturria-Jon Iparragirre, 56:53

10. Paula-Aitz García-Oskar Goñi, 59:17

11. Nahia Pikabea-Jon Errandonea-Xatur Ezpeleta, 59:46

12. Montse Garmendia-Peio Ezpeleta-Maider Hernández, 59:50

13. Batista Telletxea-Vero Lasarte-Joseba Lasarte, 1:01:44

14. Iruri Elgorriaga-Amaiur Goñi-Luis Mir, 1:02:40

15. Miren Irigoien-Iñaki Berruet-Mikel Irigoien, 1:02:58

16. Ane Berasain-Txumari Goia-Iñaki Larrañaga, 1:07:14

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun