Alkaiagako bestak ospatuko dituzte uztailaren 20 eta 21ean

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 19a, 16:00
Hor dun Koxka trikitilari taldeak joko du igandeko auzo-bazkariaren ondotik.

X. Alkaiaga Trail lasterketaz gain egitarau zabala prestatu dute

Alkaiagako bestak asteburu honetan ospatuko dituzte. Larunbatean hamargarren urteurrena beteko duen Alkaiaga Trail lasterketaz gain, igandean frontoiaren “re-inaugurazioa”, meza, auzo-bazkaria eta Hor dun koxkoa Lesakako trikitilarien musika izanen dute.

Larunbata, uztailak 20

  • 17:30 txupinazoa.
  • 18:00 X. Alkaiaga Trail.
  • 20:00 merienda-afaria.
  • 22:00 su artifizialak.

Igandea, uztailak 21

  • 10:00 frontoiaren “re-inaugurazioa” eta pilota partidak.
  • 12:30 Meza.
  • 14:00 auzo-bazkaria eta ondoren musika (helduek 20 euro, haurrek 5 euro).
  • 17:00etatik aitzinera Hor dun koxka Lesakako trikitilari taldearen emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun