Luciano Mitxelena lesakarrak garaipena lortu du Errioxako Alvaro Fernandez memorialean

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 19a, 20:00
Luziano Mitxelena, garaile izan zen San Fermin egunean Haron (Errioxa).

Transbidasoa-Euromaster taldeko txirrindularia Master-60 kategorian garaile izan zen eta Gaizka Otxandorena elizondarra hamaikagarren sailkapen orokorrean

Haron (Errioxa) jokatu zen uztailaren 7an Alvaro Fernandez zenaren omenezko txirrindularitza lasterketa. 90 kilometroko ibilbidean, Master-60 kategorian, Transbidasoa-Euromaster taldeko Luziano Mitxelena Irazoki lesakarra izan zen bizkorrena. Sailkapen orokorrean hamaikagarren izan zen Gaizka Otxandorena elizondarra eta bosgarren bere kategorian (M30). Taldeka hirugarren izan zen Transbidasoa-Euromaster taldea.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun