Berako bestetako herri-afarirako txartelak salgai daude dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 20a, 11:00
Aurtengoan herri-afaria antolatu dute Berako bestetan.

Abuztuaren 6an eginen dute, 22:00etan Altzateko parkean

Aurtengoan herri-afaria antolatu dute Berako bestetan. Hondarreko egunean, abuztuaren 6an, asteartean 22:00etan eginen dute Altzateko parkean. Txartelak 7 eurotan salgai daude Errekalde eta Xuga ostatuetan, uztailaren 30era arte. Epez kanpo ez da sarrerarik salduko. Menuari dagokionez, oilasko errea, patata frijituak eta izozkia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun