Bigarren asteburuan, uztailaren 28an (18:00), tailer teoriko-praktikoa eskainiko dute. Bertaratzen direnek, mugimenduaren oinarria, sormena eta dantza kultur-adierazpen nola bilakatu den ikertuko dute.
Abuztuaren 4an, igandean 18:00etan ‘Pina’ filma proiektatuko dute eta berari buruzko mahai-ingurua eginen dute.
Abuztuaren 11n, azkenik, ‘Cóncavo-convexo’ lana taularatuko dute (18:00). Martxel Rodriguezek eta Jon Lopezek sortu, zuzendu eta dantzatuko duten lana da, Gaizka Sarasola lesakarraren musika eta dramaturgiarekin. Iñaki Cobosek diseinatu eta egin ditu jantziak.