Kalakan taldeak eta Nayade Abesbatzak kontzertu berezia eskainiko dute. Bakoitzak beraien unibertsoa aurkeztuko du, baina pieza gehienak elkarrekin emanen dituzte eta lan komun hori kontzertuaren bizkarrezurra izanen da. Melodiak, erritmoak, harmoniak, ahotsak, instrumentuak… osagai guztiak hor izanen dira momentu berezi bat sortzeko.
Berezia eta esklusiboa izanen da, honelako emanaldi bat behin bakarrik eman baitzuten iaz errepertorio horrekin: Shennandoah, Media Vita, Juramento, Argizagi, Xorietan buruzagi, Mutil txaleko gorri eta abar… birmoldatuko dituzte, Kalakan taldearen errepertorioa ahantzi gabe.