Iaz, bentako denda kendu eta kultur espazioa zabaldu zuten. Aurten ere kultura Larungo mendira igotzen segitu nahi dute, erakusketak, kontzertuak,... antolatuz, mugaren alde bateko zein bertzeko sortzaileekin.
Ekainean Larungo historiari buruzko erakusketa batekin zabaldu zituzten ateak Larungo Kaiolan eta erakusketa hau ikusteko hondarreko eguna uztailaren 19, ortziralea izanen da. Inaugurazioan Joseba Tapia trikitilaria izan zen bere lan berria aurkeztuz. Keixetaren erakusketaren ondotik, irailean bertze bat zabalduko dute, Larun kaxkoan ere kultura hedatu asmoz.