Pirinioetara udako ateraldia uztailaren 27 eta 28an eginen du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 17a, 13:00
Beti Gazteko mendi taldekoak Pirinioetako ateraldian, 2008an.

Pont du Prat-Superbagneres txangoa eginen dute bi egunez eta uztailaren 22an bukatuko da izena emateko epea

Pirinioetara udako irteera antolatu du aurten ere Beti Gazte elkarteak. Aurtengoan Pont du Prat-Superbbagnéres txangoa eginen dute uztailaren 27 eta 28ko asteburuan. Gehienez ere 30 lagun joan daitezke eta uztailaren 22an bukatu da izena emateko epea. Beti Gazteko bazkideek izanen dute lehentasuna. Informazio +

Uztailaren 27an, larunbatean 05:00etan abiatuko da autobusa Plaza Zaharretik Pont du Pratera. Handik, Gourg Blancs (2.879 metro) eta Gourdon (3.034 metro) igotzeko aukera izanen dute mendizaleek eta Portillongo aterpean hartuko dute ostatua, 7 ordu eta 45 minutu inguruko ibilaldiaren ondotik. Igande goizean, Portillongo aterpetik Suberbagnéresera joanen dira GR10 bidean, lau ordu eta erdiko irteeran. Pic Lezat kaskora (3.034 metro) igotzeko aukera ere izanen da (bi ordu eta erdi gehiago). Etxera bueltan 15:00etan abiatuko dira Superbagnéresetik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun