San Esteban bezperan Berako Txistulariek Josu Goia omenduko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 17a, 09:00

Berako txistulari taldea 2017ko bestetako txupinazoa bota baino lehen. Ezkerrean, suziriarekin, Josu Goia Zena.

Berako Zortzikoa bere omenez joko dute eta Alkate Soinua bere etxe aitzinean 

Aurten lehenengoz sumatuko dugu Josu Goiaren falta Berako bestetan. Hori dela eta, txistulari taldeak sanestebanetan jotzen dituen Berako Zortzikoa eta Berako Alkate Soinua berari eskaintzea pentsatu dute. Egun horretan ahalik eta txistulari beratar gehien elkartu nahi dituzte, “eta Josuk nahiko lukeen moduan, txistua joaz bera omendu”. 

San Esteban bezperan egiten duten karrika-bueltan, Berako Zortzikoa bere omenez joko dute, eta bere etxe aitzinean gelditutaz, Berako Alkate soinua eskainiko diote. 

Abuztuaren 2an, ortziralean 18:30ean Altzateko Plazan elkartuko dira txistulariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun