Taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin beharko dute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Korrikalari batek lehenengo itzuli motza eginen du (2 km eta 75 metroko desnibela), bigarrengoak luzexagoa (3 km eta 105 metroko desnibela) eta azkenak 4 km eta 155 metroko desnibela. Korrikalari bakoitzak artaburu bat eramanen du lekuko gisa.
Antolatzaileek gomendatzen dute partaideen izen abizenak mailez bidaltzea alkaiagatrail@hotmail.com helbidera. Helduentzako lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak eginen dira 17:30ean.