Duela hiru urte berreskuratu zuten Berako bestetako danborrada eta geroztik urtero hutsik egin gabe astindu dituzte danborrak Beran. Aurten ere halaxe egin nahi dute eta horretarako izena emateko epea zabaldu dute. Parte hartu nahi dutenek ortzirale hau, uztailak 19, bitarte izanen dute horretarako aukera. Lixoia, Errekalde, Xuga eta Kataku ostatuetan eman daiteke izena.
Danborrada egin ahal izateko gutieneko kopurua 40 lagunetan finkatu dute, eta taldea ateratzen bada, abuztuaren 4an, igandearekin, joko dute, 12:30ean Herriko Etxeko Plazatik abiatu eta Altzateko plazara. Parte hartzeko sei euro ordaindu beharko dira eta horren barne gosaria eta danborra sartuko dira.
Eguna baino lehen bi entsegu egitea ere aurreikusia dute: uztailaren 26an eta 29an Herriko Etxeko Plazan, 20:00etan.