'Sekula betirako bidaia' filma ikusgai izanen da larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 17a, 20:00

Eguraldi ona egiten badu haurrentzako filma aire zabalean eskainiko dute Herriko Etxeko Plazan

Peterrek Sekula Betiko fantasiaz beteriko lurraldera egiten duen bidaiari buruzko filma ikusteko hitzordua 22:00etan egin dute. Eguraldi txarra eginez gero, Herriko Etxeko arkupeetan emanen dute pelikula.

Filmaren sinopsiak dioenez, Peter 12 urteko mutil pikaro eta bihurria da. Londresen bizi den umezurtz-etxe goibel eta tristean, ordea, ez dituzte ezaugarri horiek gogoko. Bizitza osoa bertan pasa ondotik, ezin sinetsiko gau batean bidaia zoragarria hasiko du fantasiaz beteriko mundura, Sekula Betira. Bertan, pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ugari biziko ditu, hil ala biziko konbateetan parte hartuko du, bere amak umezurtz-etxean zergatik utzi zuen deskubritzen saiatuko da, eta batez ere, lurralde magiko horretan bere tokia bilatzen ahaleginduko da. Tigrilla gerlariaren eta ezagutu berri duen Garfio Kapitainaren laguntzaz, Peterrek Bizarbeltz pirata bihotz-gabea garaitu beharko du Sekula Betiko lurraldea salbatu eta bere ametsa betetzeko: PAN, Sekula Betirako Bidaiako heroia bihurtzea.

Sarrera dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun