Lehen aldiz gosari herrikoia eginen dute abuztuaren 2an Berako ikastolaren ostatuan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 12a, 13:00

Txupinazoa baino lehen gosari herrikoia antolatu dute lehen aldiz ikastolako ostatuan.

Hori ospatzeko, kuadrilla arteko bideo lehiaketa ere antolatu dute, Tapia eta Leturiaren ‘Arroltze ta zingarra’ abestiarekin

Aurten, lehendabiziko aldiz, Beran gosari herrikoia antolatu dute abuztuaren 2an Ikastolako Ostatuan. Hori ospatzeko kuadrilla arteko bideo lehiaketa bat antolatu dute.

Tapia ta Leturia Band taldearen ‘Arroltze ta zingarra’ abestiarekin kuadrillako bideo bat sortu behar da. Mugikorrarekin egin behar da bideoa eta bideoaren iraupena 3 minutukoa izanen da gehienez ere.

Kuadrillaren izena eta ordezkari baten izena bidali beharko dira bideoarekin batera Ikastolako mugikorrera (608 677446) whatsappez uztailaren 29ko eguerdiko 12:00 baino lehen.

Saria honako hau izanen da: abuztuaren 2an kuadrilla guziarentzat gosaria doan ikastolako ostatuan. Irabazlea zein den abuztuaren 2an bertan jakinaraziko dute, goizeko 9etan Ikastolako ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun