Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua eginen dute Beran uztailaren 13an

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 12a, 08:30
Ricardo Baroja ikastetxeko arkupetan izanen dira ekoizleak.

Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:30etik 13:30era eskolako arkupeetan 

Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua izanen da uztailaren 13an hilabeteko bigarren larunbatean 10:30etik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupetan. 

Merkatu hau hilabetero antolatzen du Berako udalak, hilabeteko bigarren larunbatean. Bertan, Gasnak, ogia, euskal xerrian produktuak, eztia, arraultzeak, sagardoa, zukua, ukenduak eta bertze produktuak erosteko aukera izanen da, denak gure eskualdean ekoiztuak. Berako udaletik aipatu dutenez, «Bera eta bisitariak animatzen zaituztegu pausu bat ematera tokiko garapenaren alde eta erosketa bertako produktuekin egitera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun